Ongi etorriak nire Bloggera!


viernes, 3 de diciembre de 2010

Alfabetizazio digitala

Egun indarrean dagoen alfabetizazio digitalari buruzko artikulua duzue.
Beraz, gaurkoan aurkeztu nahiko nizueke alfabetizazio digitalaren aurrean bi ikuspuntu desberdin.





Lehenengo ikuspuntuak dio: nola egun ikasleek ez dute imajinazioren beharrik gauzak ulertzeko edo gauzei fomra bat emateko. Eskolaren digitalizazioak mundu berri bat eraiki dio umeari non ulertzeko behar duten guztia bideo, argazkien bidez....eskura dezakete. Adibidez; eguzkia nolakoa den, planetak nola dauden kokatuta, urtaroen prozesua, gorputz organoen funtzionamendua...Egun eskola digitalean edozer aurki dezakezu eta beti behar duzun guztia eskura izango duzu.

Bigarren ikuspuntua aldiz dio: Ados daude alfabetizazio digitalarekin, baina betiere, hori erabiltzen hasi aurretik curriculumean egokitzapenak egiten badituzte eta ikasleak horretarako formatu eginten badituzte. Ere aipatzen dute nola irkasleak formakuntza egokia josatzen ez badu ikasleek ez duten askorik ikasiko.

Azkenik, nire iritzia bota nahiko nuke, eta hori da: Alfabetizazio digitalerako, beharrezkoa dela formakuntza bai ikaslee bai irakasleena eta curriculumean egokitzapenak.

domingo, 28 de noviembre de 2010

Eskola 2.0 eta Arbel Digitala

2009-10 ikasturtean Eskola 2.0 onartu egin zen. Programa honen bidez, egin nahi dutena eskoletatik teknologia berriak banadu eta azpiegiturak sortu.

TTBB hauek eskoletara zabaltzeko era izan beharko litzateke, baina inposaketa bat besterik ez da izan hauentzako. Irakasleen kasuan, kaltegarria ere izan daitezke, ordenagiluak nola erabili irakatsi behar dutelako ikasleei erakuste eta programa aurrera eramateko.

Gainera, proiektu honek hezkuntza kalitatea eta ikasketak ez ditu hoberantz eraman; areago, kasu batzuetan txarrera doaz. Horretaz gain badaude beste faktore batzuk askoz ere garrantzitsuagoak direnak eta kontuan hartu beharko litzatekeenak, besteak beste:

    - Irakasleen formakuntza, egonkortasuna eta motibagarritasuna.
    - Ikastetxeak hartu beahrreko inplikazioa
    - Euskarri eta aholku didaktikoak, ez teknologikoak soilik
    - Ekintzen integrazioa ikastetxearen planean eta curriculumean
    - TIC-en egokitzapena eta adaptazioa errealitatera
    - Erabiltzen den metodologia

Hau dena gutxi izango balitz, ez du erakusten hezkuntzaren oinarrizko arazoak konpontzeko gogorik ezta interesik.

Proiektu honen oinari dugu arbel digitala. Hezkuntz proiektu hau 2003an jarrizen martxan.  Hasiera batean  hezkuntzako 5. eta 6. mailetan sartu zen. Ikasle bakoitzari ordenagailu bana eman zieten eta gelan bideoproiektorea jarri zuten, curriculumean inolako aldaketarik egin gabe, inolako eduki digitalak kontuan hartu barik...eta abar.

Agerian geratu zen nola proiektu honen emaitzak negatiboak izan ziren. Dirua alferrik galdu zen, eta hori esaten dut estadistikek erakutsi zigutelako hezkuntza mailan emaitza eraginkorrik ez zirela lortu. Gainera, zein hardware eta sofware erabili behar ziren zehaztuta zegoen baita beste jarduera btazuk ere. Hau guztia, ez zuen aukerarik emanten aldaketarik egiteko, ezta egoera/ikasle desberdinei egokitzeko ere.


Ordenagailuekin zen ordenagailu gabe emaitza akademiko berberak lortu ziren. Ez zen konponbide bat izan. Ondorioz, porrot honen berri dutenak ez dira Eskola 2.0ren alde jari, emaitza berdinak lortuko direlako.

Beraz, hau dena ikusita, eta testu iritzi batzuk irakurri onodren gai honen inguruan, ez zait besterik geratzen ez natorrela bat esateko. Argi dago, ez duela inolako hobekuntzarik ekarri, eta gainera hori gutxi balitz zenbait kasutan porrota ekarri egin duela.

lunes, 15 de noviembre de 2010

Bloga, baliabide didaktikoa?


Teknologia berriak era didaktikoan erabili ahal izango dira eskola barruan? Eta nola eraman dezakegu aurrera baliabide didaktiko gisa? Nire ustez,ikasleen lan autonomoa ahalbidetzen du, ezagutzak, ideiak, esperientziak...elkartrukatzeko balio du, informazioa biltzeko tresna da...Beraz arrazoi nahiko ditugu esateko baliabide didaktiko interesgarria dela eta eskolan bertan egon behar dena. Zalantzan jartzen baduzua nik esaten dudana, eskola btazuk dituzten blogak bezterik ez dituzue ikusi behar arrazoiez aldatzeko. Bertan ikus ditzakezu nola ikasleek beraien artikuluak igotzen dituzten, jolas interatiboak dituzten, bideoak, beraien ideiak elkartrukatzen dituzte, iritzia ematen dituzten blogan agertzen diren gaien inguruan... Beraz nire ustez, oso oso onak dira eskolan lantzea teknologia berrian aplikazio didaktikoa bezala. Gainera kontuan izan behar dugu ikaslearen kritikotasun maila garatu egiten duela eta kirtikotasun hori garatzea oso erabilgarria egingo zaio gizartearekin batera bizitza bat eraikitzeko.

sábado, 6 de noviembre de 2010

Eten digitala

Eten digitalak esan dezakegu betidanik egon direla zenbait arlotan (generoan, ekonomia-mailan, kulturan...); horregatik esaten dugu, oso kontzeptu zabala dela.
Teknologi berriak erlazio handia dute eten digitalrekin. Aipatutako azkeneko kontzeptu honen ezaugarrietako bat teknologi berriak erabili ahal dutenen eta ezin dutenenen arteko muga ezartzea da.

Hezkuntzan ere etena gertatzen da. Nahiz eta batzuek, TTBBen bidez hezkuntza jasotzeko aukera guztioi zabaldu egin dela esan, gezurra da. Badira milioika eta milioika pertsona eta herrialde teknologia berriekin kontaktuan egoteko aukerarik ez dutenak.
Guzti hau ondorioak dakar; adibidez, internet ez badago informaziorik ez jasotzea eragingo du eta honekin hezkuntza murrizketa jasotzea ere. Beraz, batzuk besteak baino askoz formakuntza gehio gehio jaso dezakete teknologia berriei esker eta honek eragiten du hezkuntza arloan eten digitala.
Baina aipatutakoaz gain eten digital mota gehiago dira, eta nik azalduko dizuet zeintzuk diren horietako batzuk:
  1. Ekonomikoa eta soziala: Eknomiarik gabe, argi izan behar dugu, zaila izango zaigula teknologi berriak izatea.
    Eten mota honetan bi bereizketa egin ditzakegu; gogorra eta biguna.
    Biguna: Duen arrazo bakarra teknologien azpegituretatik dator eta konponbidea, interneten globalizazioa izango litzateke.
    Gogorra: Errealista ere deiturikoa, arazoa ezberdintasun ekonomiko eta sozialetatik etortzen da.
    Konponbide bat bilatzeko, lehenengo desberdintasun soziala konpondu behar da.
  2. Hizkuntzakoa: Gehien erabiltzen den hizkuntza hizkuntz unibertsala da, eta hori danok dakigun moduan ingelesa da. Horregatik, lehenengo aurrera pausaoa etenik ez egoteko ingelesa ikasi eta jakitea izan beharko da. Gainera hizkuntz unibertsal bat egoteak beste hizkuntzak baztertzea dakar.
  3. Generazionala: Iinkestei esker ikus dezakegu gazteek hekduek baino gehiago erabiltzen dituztela teknologi berriak. Gazteek, gizarte teknologiak edota multimediak erabiltzen dituzte, eta helduek, ordea, ikus-entzunezkoak erabiltzen dituzte. Eskolan beran kasu hau ikus ditzakegu, nola ikasleek irakasleek baino gehiago dakiten teknologia berrietaz.
  4. Hezitzailea: Etena agertuko da ikasleak horiek erabiltzeko eta ulertzeko gai ez badira, hots, hizkuntza digitala ezagutu eta jakin behar dute inolako zailtasunik ez edukitzeko.
  5. Irakasle-ikasle arteko harremana: Ikasleek erraztasun gehiago dute teknologia berrietan irakasleek baino. Ondorioz, iraskasleak ez dira eroso sentituko. Horrez gain, ikastaroak egin behar dituzte eguneratzeko, baina behin ikasi ondoren teknologia berriak aldatu egin dira berriro ikasteko beharra edukiz.
  6. Generokoa: Kultur talde batzuetan emakumea baztertuta dago. Eta orokorrean, gizonak hobeto darabiltza teknologia berriak emakumeak baino.
  7. Psikologikoa edo fisikoa: Nahiz eta denentzako eskolari buruz hitz egin, eskoletan agertzen diren teknologia berriak ez dira guztientzako. Egin behar dena da guztientzako baliabideak egoteka eskolan.
Nire ustez, denbora aurrera joan ahala eten digitalak suertatzeko arrazoiak gutxitu egingo dira. Ekonomikoei dagokionez, beti egongo den etena izango dela uste dut zeren ekonomian eta esparru sozialean bereizketa horiek beti egongo dira. Besteetan aldiz uste dut murrizto egongo dela. Hala ere, murrizketa oso txikia iznaog dela uste dut. Beraz ausartuko nintzateke esatera; eten digitala egon zela, dagoela eta egongo dela etorkizun batean ere.

viernes, 29 de octubre de 2010

Teknologian eragina gizartean

Danok dakigunez teknologia berriak gero eta garrantzi handi hartzen ari dira gure gizartean, eta guk urteak pasa ahala, gizartea konturatzen ari da garapenerako tresna oso baliagarriak direla. Garapen horiek ere, jakin behar dugu gizartean eragina dutela; adibidez hezkuntzan.
Hezkuntzan zentratzen bagara, ikus dezakegu teknologia berriek arlo horretan izan duten eragina. Egun formakuntza ugari jaso dezakegu etxetik atera gabe; besteak beste, karrera bat ateratzeko aukera eskeintzen digu unibertsitatera joan gabe, FP moduluak etxetik egin ditzakegu, kursilloak...Agerian dago nola teknologia eragin izugarrian izan duten gizartean, eta hain garrantzitzua den gizartea osatzen dugunon hezkuntzan.
Aurrekoaz gain, mila izan daitezke aipa genitzakeen ingurune aldaketak. Teknologia Berriak gizarte oso arlo guztiak abarkatu egiten ditu. Informazioari dagokionez edozeri buruzko informazio desberdinak lor dezakegu eta baita ere informaizo hori konpartitu, hausnartu, eztabaidatu...
Beraz, ikus daitekeenez, Teknologia berriak eragin ikaragarria dute gizartean; hain da eragin handia, non gure munduaz gain "mundu birtual" eraikirik duen pertsona bakoitzak.

"Prometeus" La Revolucion De Los Medios


Zeinda bideoaren gaia?
Bideo honen gaia komunikabideen hedapena, gure bizitzan duen eragin garrantzitsua , baita etorkizun batean zer nolako eragina izango duen da.
Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu? Nola ikusten duzu etorkizuna?
Bideoa erabat harritu egin nau. Inoiz ere ez naiz gelditu pentsatzera zenbaterainoko puntura heltzen ari den komunikabieen hedapena eta bideo honen bidez behingoz paratu naiz pentsatzera: Zein puntura arte izan daiteke onuragarria gizartearentzat komunikabideen hedapen hau? Bideoan ikusitako eta gero, ez nuke nahi hedapen hori aurrerago joatea urteak joan ahala; zeren eta, azken finean helduko egingo gara puntu batera non gure komunikabide bakarra internet izango zen. Beraz, gauzak horrela ikusita ez nator bat komunikabide hedapen horiekin.
Azken finean, kontuan izan behar dugu beti, aurrerapenak honak direla baina neurri batean eta beti ere, teknologia berri horiek guk menpera ez gaitzaten.
Eskolak zerbait egin dezake?
Nire ustez, eskolak teknologia berrien gai hau kontu handiarekin lan egin beharko du. Lehen aipatu dudan bezala gauzak bere neurri egokian erabili egin behar dira. Beraz, teknologia berrien erabilpena ikasleei irakastean beharrezkoa iruditzen, egun erabilpenean dagoen herramienta baita. Hala ere, esan beharra daukat, eskolak horregatik ezin dela mugitu teknologia berrien inguruan besterik ez, betiko baliabideak ere eskura izan behar dira.
Eta guk zer egin dezakegu?
Lehenengo eta behin gure ikasleei erakustea teknologia berrien erabilpen alde onak eta alde txarrak. Ikasleek jakin behar dute, teknologia berriak oso baliagarriak izan direla gizartearentzako, baino inoiz ere ez dugula utziko teknologia berriak guk manipulatzea edo menperatzea. Jakin behar dugu gure eguneroko bizitzareko ez direla guztiz ezinbestekoak.
Behin eta berriro esaten ari dudan moduan, gauzak bere neurrian erabili egin behar direla.