Ongi etorriak nire Bloggera!


domingo, 28 de noviembre de 2010

Eskola 2.0 eta Arbel Digitala

2009-10 ikasturtean Eskola 2.0 onartu egin zen. Programa honen bidez, egin nahi dutena eskoletatik teknologia berriak banadu eta azpiegiturak sortu.

TTBB hauek eskoletara zabaltzeko era izan beharko litzateke, baina inposaketa bat besterik ez da izan hauentzako. Irakasleen kasuan, kaltegarria ere izan daitezke, ordenagiluak nola erabili irakatsi behar dutelako ikasleei erakuste eta programa aurrera eramateko.

Gainera, proiektu honek hezkuntza kalitatea eta ikasketak ez ditu hoberantz eraman; areago, kasu batzuetan txarrera doaz. Horretaz gain badaude beste faktore batzuk askoz ere garrantzitsuagoak direnak eta kontuan hartu beharko litzatekeenak, besteak beste:

    - Irakasleen formakuntza, egonkortasuna eta motibagarritasuna.
    - Ikastetxeak hartu beahrreko inplikazioa
    - Euskarri eta aholku didaktikoak, ez teknologikoak soilik
    - Ekintzen integrazioa ikastetxearen planean eta curriculumean
    - TIC-en egokitzapena eta adaptazioa errealitatera
    - Erabiltzen den metodologia

Hau dena gutxi izango balitz, ez du erakusten hezkuntzaren oinarrizko arazoak konpontzeko gogorik ezta interesik.

Proiektu honen oinari dugu arbel digitala. Hezkuntz proiektu hau 2003an jarrizen martxan.  Hasiera batean  hezkuntzako 5. eta 6. mailetan sartu zen. Ikasle bakoitzari ordenagailu bana eman zieten eta gelan bideoproiektorea jarri zuten, curriculumean inolako aldaketarik egin gabe, inolako eduki digitalak kontuan hartu barik...eta abar.

Agerian geratu zen nola proiektu honen emaitzak negatiboak izan ziren. Dirua alferrik galdu zen, eta hori esaten dut estadistikek erakutsi zigutelako hezkuntza mailan emaitza eraginkorrik ez zirela lortu. Gainera, zein hardware eta sofware erabili behar ziren zehaztuta zegoen baita beste jarduera btazuk ere. Hau guztia, ez zuen aukerarik emanten aldaketarik egiteko, ezta egoera/ikasle desberdinei egokitzeko ere.


Ordenagailuekin zen ordenagailu gabe emaitza akademiko berberak lortu ziren. Ez zen konponbide bat izan. Ondorioz, porrot honen berri dutenak ez dira Eskola 2.0ren alde jari, emaitza berdinak lortuko direlako.

Beraz, hau dena ikusita, eta testu iritzi batzuk irakurri onodren gai honen inguruan, ez zait besterik geratzen ez natorrela bat esateko. Argi dago, ez duela inolako hobekuntzarik ekarri, eta gainera hori gutxi balitz zenbait kasutan porrota ekarri egin duela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario