Ongi etorriak nire Bloggera!


sábado, 6 de noviembre de 2010

Eten digitala

Eten digitalak esan dezakegu betidanik egon direla zenbait arlotan (generoan, ekonomia-mailan, kulturan...); horregatik esaten dugu, oso kontzeptu zabala dela.
Teknologi berriak erlazio handia dute eten digitalrekin. Aipatutako azkeneko kontzeptu honen ezaugarrietako bat teknologi berriak erabili ahal dutenen eta ezin dutenenen arteko muga ezartzea da.

Hezkuntzan ere etena gertatzen da. Nahiz eta batzuek, TTBBen bidez hezkuntza jasotzeko aukera guztioi zabaldu egin dela esan, gezurra da. Badira milioika eta milioika pertsona eta herrialde teknologia berriekin kontaktuan egoteko aukerarik ez dutenak.
Guzti hau ondorioak dakar; adibidez, internet ez badago informaziorik ez jasotzea eragingo du eta honekin hezkuntza murrizketa jasotzea ere. Beraz, batzuk besteak baino askoz formakuntza gehio gehio jaso dezakete teknologia berriei esker eta honek eragiten du hezkuntza arloan eten digitala.
Baina aipatutakoaz gain eten digital mota gehiago dira, eta nik azalduko dizuet zeintzuk diren horietako batzuk:
  1. Ekonomikoa eta soziala: Eknomiarik gabe, argi izan behar dugu, zaila izango zaigula teknologi berriak izatea.
    Eten mota honetan bi bereizketa egin ditzakegu; gogorra eta biguna.
    Biguna: Duen arrazo bakarra teknologien azpegituretatik dator eta konponbidea, interneten globalizazioa izango litzateke.
    Gogorra: Errealista ere deiturikoa, arazoa ezberdintasun ekonomiko eta sozialetatik etortzen da.
    Konponbide bat bilatzeko, lehenengo desberdintasun soziala konpondu behar da.
  2. Hizkuntzakoa: Gehien erabiltzen den hizkuntza hizkuntz unibertsala da, eta hori danok dakigun moduan ingelesa da. Horregatik, lehenengo aurrera pausaoa etenik ez egoteko ingelesa ikasi eta jakitea izan beharko da. Gainera hizkuntz unibertsal bat egoteak beste hizkuntzak baztertzea dakar.
  3. Generazionala: Iinkestei esker ikus dezakegu gazteek hekduek baino gehiago erabiltzen dituztela teknologi berriak. Gazteek, gizarte teknologiak edota multimediak erabiltzen dituzte, eta helduek, ordea, ikus-entzunezkoak erabiltzen dituzte. Eskolan beran kasu hau ikus ditzakegu, nola ikasleek irakasleek baino gehiago dakiten teknologia berrietaz.
  4. Hezitzailea: Etena agertuko da ikasleak horiek erabiltzeko eta ulertzeko gai ez badira, hots, hizkuntza digitala ezagutu eta jakin behar dute inolako zailtasunik ez edukitzeko.
  5. Irakasle-ikasle arteko harremana: Ikasleek erraztasun gehiago dute teknologia berrietan irakasleek baino. Ondorioz, iraskasleak ez dira eroso sentituko. Horrez gain, ikastaroak egin behar dituzte eguneratzeko, baina behin ikasi ondoren teknologia berriak aldatu egin dira berriro ikasteko beharra edukiz.
  6. Generokoa: Kultur talde batzuetan emakumea baztertuta dago. Eta orokorrean, gizonak hobeto darabiltza teknologia berriak emakumeak baino.
  7. Psikologikoa edo fisikoa: Nahiz eta denentzako eskolari buruz hitz egin, eskoletan agertzen diren teknologia berriak ez dira guztientzako. Egin behar dena da guztientzako baliabideak egoteka eskolan.
Nire ustez, denbora aurrera joan ahala eten digitalak suertatzeko arrazoiak gutxitu egingo dira. Ekonomikoei dagokionez, beti egongo den etena izango dela uste dut zeren ekonomian eta esparru sozialean bereizketa horiek beti egongo dira. Besteetan aldiz uste dut murrizto egongo dela. Hala ere, murrizketa oso txikia iznaog dela uste dut. Beraz ausartuko nintzateke esatera; eten digitala egon zela, dagoela eta egongo dela etorkizun batean ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario