Egun indarrean dagoen alfabetizazio digitalari buruzko artikulua duzue.
Beraz, gaurkoan aurkeztu nahiko nizueke alfabetizazio digitalaren aurrean bi ikuspuntu desberdin.
Lehenengo ikuspuntuak dio: nola egun ikasleek ez dute imajinazioren beharrik gauzak ulertzeko edo gauzei fomra bat emateko. Eskolaren digitalizazioak mundu berri bat eraiki dio umeari non ulertzeko behar duten guztia bideo, argazkien bidez....eskura dezakete. Adibidez; eguzkia nolakoa den, planetak nola dauden kokatuta, urtaroen prozesua, gorputz organoen funtzionamendua...Egun eskola digitalean edozer aurki dezakezu eta beti behar duzun guztia eskura izango duzu.
Bigarren ikuspuntua aldiz dio: Ados daude alfabetizazio digitalarekin, baina betiere, hori erabiltzen hasi aurretik curriculumean egokitzapenak egiten badituzte eta ikasleak horretarako formatu eginten badituzte. Ere aipatzen dute nola irkasleak formakuntza egokia josatzen ez badu ikasleek ez duten askorik ikasiko.
Azkenik, nire iritzia bota nahiko nuke, eta hori da: Alfabetizazio digitalerako, beharrezkoa dela formakuntza bai ikaslee bai irakasleena eta curriculumean egokitzapenak.
Mostrando entradas con la etiqueta Bideoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bideoa. Mostrar todas las entradas
viernes, 3 de diciembre de 2010
lunes, 22 de noviembre de 2010
viernes, 29 de octubre de 2010
"Prometeus" La Revolucion De Los Medios
Zeinda bideoaren gaia?
Bideo honen gaia komunikabideen hedapena, gure bizitzan duen eragin garrantzitsua , baita etorkizun batean zer nolako eragina izango duen da.
Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu? Nola ikusten duzu etorkizuna?
Bideoa erabat harritu egin nau. Inoiz ere ez naiz gelditu pentsatzera zenbaterainoko puntura heltzen ari den komunikabieen hedapena eta bideo honen bidez behingoz paratu naiz pentsatzera: Zein puntura arte izan daiteke onuragarria gizartearentzat komunikabideen hedapen hau? Bideoan ikusitako eta gero, ez nuke nahi hedapen hori aurrerago joatea urteak joan ahala; zeren eta, azken finean helduko egingo gara puntu batera non gure komunikabide bakarra internet izango zen. Beraz, gauzak horrela ikusita ez nator bat komunikabide hedapen horiekin.
Azken finean, kontuan izan behar dugu beti, aurrerapenak honak direla baina neurri batean eta beti ere, teknologia berri horiek guk menpera ez gaitzaten.
Eskolak zerbait egin dezake?
Nire ustez, eskolak teknologia berrien gai hau kontu handiarekin lan egin beharko du. Lehen aipatu dudan bezala gauzak bere neurri egokian erabili egin behar dira. Beraz, teknologia berrien erabilpena ikasleei irakastean beharrezkoa iruditzen, egun erabilpenean dagoen herramienta baita. Hala ere, esan beharra daukat, eskolak horregatik ezin dela mugitu teknologia berrien inguruan besterik ez, betiko baliabideak ere eskura izan behar dira.
Eta guk zer egin dezakegu?
Lehenengo eta behin gure ikasleei erakustea teknologia berrien erabilpen alde onak eta alde txarrak. Ikasleek jakin behar dute, teknologia berriak oso baliagarriak izan direla gizartearentzako, baino inoiz ere ez dugula utziko teknologia berriak guk manipulatzea edo menperatzea. Jakin behar dugu gure eguneroko bizitzareko ez direla guztiz ezinbestekoak.
Behin eta berriro esaten ari dudan moduan, gauzak bere neurrian erabili egin behar direla.
sábado, 23 de octubre de 2010
Informazioaren Gizartea
Azken urteotan munduko ekonomia bilakaera prozesu batean sartuta dago, eta prozesu horretan funtsean nagusiki industriala den gizartetik balore berriak dituen beste gizarte berri batera –informazio gizartera– igarotzen ari gara. Gure gizarte honetan lehen mailako garrantzia duen osagai estrategiko bihurtu da informazioa. Hori dela eta, testuinguru horretan herrialde industrializatuen eremuan informazioarekin zerikusia duten arlo guztien garatzeak aparteko garrantzia hartzen du eta informazio eta komunikazio teknologiak (IKTak) garapen ekonomikorako ezinbesteko osagai estrategiko bilakatu dira. IKTen garapenak, hain zuzen ere, informazio hori lortzeko garrantzia, distantzian nahiz denboran, murriztea ahalbidetzen du, empresa eta etxebizitzei informaziorako sarbidea erraztuz, haiek edonon egonda ere, azkartasun handiagoa izanik. Horrez gain, teknologia digital berriek informazioaren sarbidea, tratamendua, bilketa eta transmisioa errazagoak eta merkeagoak izan daitezen ahalbidetzen dute. Informazioarekin zerikusia duten teknologia berri horien garapenaren inguruan sortzen ari den egitura berri horri guztiari sarri “informazio gizartea” deitu ohi zaio, oinarri nagusitzat, hain zuzen ere, informazioa balio ekonomiko eta sozial bilakatzea duelako. IKTen enpresen eta gizakumeen jardueren ia eremu guzti-guztiei eragiten diete eta, era horretara, informazio gizartean lan egitea eta bizi izatea oinarrizko lehentasun bilakatu da enpresentzat nahiz gizabanakoentzat. Kontsumitzaileek eskaintzen zaizkien aukerei ahalik eta errentagarritasunik handiena ateratzeko duten gaitasunaren araberakoa izango da informazio gizarte berriaren arrakasta. Teknologia berri hauen ezarpenak eta garapenak, zalantzarik gabe, ondorio sakonak dituzte lurralde eta gizarte mailetan. IKTak zonalde batean sartzeak zonalde horrek bere giza baliabideak eta azpiegiturak ustiatzeko gaitasunean du eragina, eta argi eta garbi zehaztuko du zein izango den zonalde horrek garatzeko izango duen gaitasuna. Informazio gizarte horretan parte hartzeak eta horren etengabeko garapenak ezinbestez osagai estrategiko batzuk hartu behar ditu kontuan: azpiegituren kalitatea, hark eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko beharrezko kualifikazio eta trebakuntza maila; agente publikoek eta pribatuek IKTak sustatzea; eta jarduera mota horiek gizartera hedatu eta gizartearen gehiengoa jarduera horiekiko sentsibilizaraztea.
jueves, 14 de octubre de 2010
Suscribirse a:
Entradas (Atom)