Ongi etorriak nire Bloggera!


sábado, 23 de octubre de 2010

Informazioaren Gizartea

Azken urteotan munduko ekonomia bilakaera prozesu batean sartuta dago, eta prozesu horretan funtsean nagusiki industriala den gizartetik balore berriak dituen beste gizarte berri batera –informazio gizartera– igarotzen ari gara. Gure gizarte honetan lehen mailako garrantzia duen osagai estrategiko bihurtu da informazioa. Hori dela eta, testuinguru horretan herrialde industrializatuen eremuan informazioarekin zerikusia duten arlo guztien garatzeak aparteko garrantzia hartzen du eta informazio eta komunikazio teknologiak (IKTak) garapen ekonomikorako ezinbesteko osagai estrategiko bilakatu dira. IKTen garapenak, hain zuzen ere, informazio hori lortzeko garrantzia, distantzian nahiz denboran, murriztea ahalbidetzen du, empresa eta etxebizitzei informaziorako sarbidea erraztuz, haiek edonon egonda ere, azkartasun handiagoa izanik. Horrez gain, teknologia digital berriek informazioaren sarbidea, tratamendua, bilketa eta transmisioa errazagoak eta merkeagoak izan daitezen ahalbidetzen dute. Informazioarekin zerikusia duten teknologia berri horien garapenaren inguruan sortzen ari den egitura berri horri guztiari sarri “informazio gizartea” deitu ohi zaio, oinarri nagusitzat, hain zuzen ere, informazioa balio ekonomiko eta sozial bilakatzea duelako. IKTen enpresen eta gizakumeen jardueren ia eremu guzti-guztiei eragiten diete eta, era horretara, informazio gizartean lan egitea eta bizi izatea oinarrizko lehentasun bilakatu da enpresentzat nahiz gizabanakoentzat. Kontsumitzaileek eskaintzen zaizkien aukerei ahalik eta errentagarritasunik handiena ateratzeko duten gaitasunaren araberakoa izango da informazio gizarte berriaren arrakasta. Teknologia berri hauen ezarpenak eta garapenak, zalantzarik gabe, ondorio sakonak dituzte lurralde eta gizarte mailetan. IKTak zonalde batean sartzeak zonalde horrek bere giza baliabideak eta azpiegiturak ustiatzeko gaitasunean du eragina, eta argi eta garbi zehaztuko du zein izango den zonalde horrek garatzeko izango duen gaitasuna. Informazio gizarte horretan parte hartzeak eta horren etengabeko garapenak ezinbestez osagai estrategiko batzuk hartu behar ditu kontuan: azpiegituren kalitatea, hark eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko beharrezko kualifikazio eta trebakuntza maila; agente publikoek eta pribatuek IKTak sustatzea; eta jarduera mota horiek gizartera hedatu eta gizartearen gehiengoa jarduera horiekiko sentsibilizaraztea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario