Ongi etorriak nire Bloggera!


viernes, 15 de octubre de 2010

WEB 2.0

2.0 kontzeptua Internetetik dator. Tim 0’Reilly irlandarrak Web 2.0 edo Internet 2.0 definitu zuen 2005. urtean. Internetek bere sorreratik [1991] jasandako aldaketaren ondorio da kon- tzeptu berria. Eta aldaketa sakona jasan du sareak. 15 urteotan, hasieran informazio iturri huts zen Internet, jendartearen parte-hartzea eta elkarlana ahalbidetzen eta sustatzen dituen trensa bilakatu da. Erabiltzaileak sarearen eraikuntzan inplikatzen dituen fenomenoa da Web 2.0. Interneten lehen urteetan, webguneak estatikoak ziren: atzitu eta irakurri egiten genituen. Erabiltzaileok ez genuen ezer sortzen, ez ematen. Hartzera mugatzen ginen. Egun, horrek guztiak izugarrizko itzulia eman du. Erabiltzaileok edukiak modu azkar eta erraz batean sortzeko tresna andana dugu sarean. Gutxieneko informatika ezagutzekin Interneten parte-hartzaile aktibo eta kolaboratzaile bihur gaitezke. Espazio birtual kolektiboaren parte izan gaitezke. Hartzeaz gain, eman egin dezakegu, nahi badugu. Tresnak eta teknologiak baditugu horretarako. Ezagunenak blogak izan daitezke. Blogak modu sinplean eta arin sor daitezkeen webguneak dira. Interesgarri suerta dakiguken edozer jar dezakegu: artikulu, gogoeta eta hausnarketak biltzen dituzten webguneak dira. Blogen munduan, adierazpen aska- tasuna berezkoa da. Gehi- entsuenetan pertsonalak izaten dira. Norberarenak. Baina Web 2.0ren ezaugarri garrantzitsu bat partekatzen du: elkarrizketa ahalbidetzen duen teknologia da. Blog batean idatzitakoari erantzun egin diezaiokegu. Gure iritzia eman, ekarpenak egin, elkarlanean edukiak sortuz eta elkarrengandik ikasiz: sare sozial bir- tual, eta era berean erreal bat sortuz. Erabiltzaileok sortu eta munduko txokorik ezkutuenean ere Internet bidez atzitu daitezkeen webguneak dira [blogak sortzeko euskarazko tresna bat: www.blogari.net http://www.blogari.net>]. Beraz, Web 2.0 errealitatea da: ikusi, entzun eta irakurtzeaz gain, eduki propioak sor baititzakegu. Sarearen lehen aldaketa sakona adierazten du Web 2.0 kontzeptuak. Lehen itzulia. Lehen eraldaketa. Baina ez azkena. 2.0 iraultza teknologikoaren urrats txiki bat besterik ez da. 2.5 eta 3.0 ere etor daitezke. Eta uste baino lehen ezagutuko ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario